Berriz be, nere anaixen influentziak sartu nau abtentura berri honetan. Inbidixia be sortu izan deste blog komunitatekuek, blog&beers-era juateko besterik ez bada ere, asike nik aprobia behintzat eiñ biot.

Atzo Sotoko hotsetan egon nintzan, elgoibarren sinuosek antolatu daban ziklora. Eibarko bi lagun eta ni bildu ginan kotxez juateko eta bertan nere lehengusuekin eta lagunen batekin ere aurkitu nintzan.

Kontzertu ostian polemika komentatzen egon ginan. Baten batek ruidismo puro bezela bataiatu zaban, eta 25 minutu pasako kontzertua izan zan. Nik, erregistro desberdinen falta somatu naban, motza baino abortua izan zala be esan zitekeen. Baina nik beti errespetua diet holako gauzei, jakinekoa guztiz aldrebestzen duten proposamenak, probokaziorako bada be. Bide desberdinak erakusten dituzte. Hala ere proposamen honetaz ez nuen disfrutatu.

Gero magia elgetan.